Txikipedia:San Frantzisko komentua eta eliza (Tolosa)

San Frantzisko eliza

San Frantzisko komentua Tolosan dago. Miguel Aranburu fraide arkitektoak diseinatu zuen XVI. mendean. Bertan, Pablo Urangak egindako margolanak, 1615ean Anbrosio Bengoetxeak egindako erretaula (aldarea), Ama Birjina eta San Frantzisko Asiskoaren irudiak daude. Gainera, Tolosarentzako garrantzitsua den Antiatearren harmarria ikusi daiteke.