Txikipedia:Saioa Alkaiza

Saioa Alkaiza Guallar, Iruñea, Nafarroa Garaian, 1991ko urtarrilaren 17an jaio zen. Nafar bertsolari eta kazetaria da. Nafarroako hainbat bertso eskolatan ibilitakoa.


Kazetaritzan lizentziatua, genero berdintasunari eta antropologiari buruzko masterrak dauzka. Kazetari aritu da hainbat hedabidetan: BERRIA,[1] Nafarroako HITZA, Euskalerria irratia...


Nafarroako Bertsolari Txapelketan[2] 7 aldiz parte hartu du eta behin irten zen txapeldun 2021ean[3]. Finalaurrekoetara 6 aldiz heldu izan da 2010, 2011, 2013, 2015, 2017 eta 2019 urteetan. Bertsolari Txapelketa Nagusietako finalaurrekoaetara behin heldu da 2020ean.

Sariak eta errekonozimenduak aldatu

  • 2017 eta 2019: Egile berriendako euskarazko literatur sarietako bigarren saria
  • 2020: Iruñeako Udaleko Genero Berdintasunaren kazetaritza saria
  • 2020: Iruñeko I. Bertso paper lehiaketa irabazi zuen
  • 2021: Iruñeko II.Bertso paper lehiaketa irabazi zuen
  • 2020 eta 2021: Egile berriendako euskarazko literatur sarietako lehen saria
  • 2022: Bilboko Gabriel Aresti errelato sariketan, lehen saria
  • 2023: "Geuretik Sortuak" beka

Erreferentziak aldatu

  1. Guallar, Saioa Alkaiza. (2023-06-13). «Saioa Alkaiza Guallar» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
  2. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Saioa Alkaiza - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
  3. «"Heroismoak gehiago konektatzen zuen garai batean, baina niri populista egiten zait"» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).