Saiakera (edo entsegua) literatura genero bat da, prosan idatzia, eta egileak gai jakin bati buruz duen ikuspegia biltzen du.

Saiakeraren ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Gai askea: edozein gairi buruz idatz daitezke saiakerak.
  • Helburu didaktikoa: saiakeren helburua ezagutzak aztertzea eta gizartean zabaltzea da.
  • Subjektibotasuna: idazleak bere iritzia ematen du.
  • Argudiaketa: bere iritzia oinarritzen duten zergatiak ematen ditu; azalpenak ematen ditu.