Txikipedia:Sahats ilun

Salix atrocinerearen hostoa
Salix atrocinerearen fruitua
Salix atrocinerearen fruitua

Sarrera

aldatu

Sahats iluna (Salix atrocinerea) 6-10 metroraino irits daitekeen zuhaixka hostoerorkorra da.

Non aurkitu dezakegu?

aldatu
 
Salix atrocinerearen enborra

Europako mendebaldean eta Afrikako iparraldean bizi da. Erreka, ibarbide, aintzira eta lur-eremu aldapatsuetan aurkitzen da, iturri eta iturburuen ondoan. Hobeto hazten da lurzoru azidoetan, eta itsas mailatik 2.000 metroraino aurkitzen da.

Nolakoa da?

aldatu

Hosto bakun eta erorkorrak ditu. Loreak udaberri hasieran jaiotzen dira, harizpi luzeetan, eta landare ezti-emaile ona kontsideratzen da. Fruituak kapsulak dira, heltzean irekitzen direnak, eta ehun kotoitsu batean bildutako haziak askatzen dituzte, haizeak barreiatzen laguntzeko.

Ugalketa nola egin?

aldatu

Haziak heldu bezain laister erein behar dira maiatza-ekainean, bestela segituan galtzen dira. Zabalduena aldaxkatik ugaltzea da, oso erraza baita: nahikoa da udaberri hasieran egur gogorreko adar zati moztu berriak lurrean landatzea, edo abuztuan bildutako egur erdi-gogorreko aldaxkak erabiltzea. Beraz, ugari irteten dira edonon, lekua hezea baldin bada.

Zertarako erabili dezakegu?

aldatu

Sahatsen azalarekin egin zen lehenengo Aspirinaren substantzia. Lurzoru mugikorrak eusteko espezie egokiak dira. Oso gomendagarriak dira heskaietarako.