Safi edo Asfi, Marokoko mendebaldean dagoen hiri bat da, Ozeano Atlantikoan kokatuta. 308.508 biztanle ditu gutxi gorabehera.

Historia aldatu

 
Arrantza-portua

Safi, Marokoko hiririk zaharrenetako bat da. Orain dela urte asko, Portugalgo Inperioaren protektoratuaren pean egon zen. Herrialdeko ehungintzaren erdigunea izan zen eta portugaldar koroaren gotorleku bihurtu zen. Safi herrialdeko sardina-industriako arrantza-portu nagusia da, eta zeramika ere esportatzen du. Denbora asko igaro ondoren, hiriak paper garrantzitsua jokatu zuen Marokon, herrialdeko itsas portu seguru eta handienetako bat bezala.

Klima aldatu

Safin, uda laburra, beroa eta garbia izaten da; neguan aldiz, freskoa izaten da eta haizetsu egoten da urte osoan. Urtean zehar, tenperatura[1], 8 ° C-tik 29 ° C-ra aldatzen da. Safi bisitatzeko urtarorik onena ekainaren amaieratik irailaren erdialdera da.

Monumentuak eta leku interesgarriak aldatu

Safin leku interesgarri batzuk daude, hala nola, Medina eta Ksar el Bahr.

  • Medina
 
Dar Soltane (Safi)
 
Ksar el Bahr (Safi)

Safi, harresiz inguratutako medina historiko bat du, Portugalgo Kachla gotorleku handiak menderatzen duena. Dar Sultán gaur egungo Zeramikaren Museo Nazionala da, herrialdeko zeramika-bildumarik garrantzitsuena, ate monumentala eta arma-patio bat nabarmentzen ditu. Medinan, Meskita Handia nabarmentzen da ere.

  • Ksar [2]El Bahr

Medinaren ondoan Ksar el Bahr gaztelua dago, portuaren ondoan, portugaldar jatorriko eraikin solidoa, Vasco de Gamak sortua, antzinako kanoiez hornitua, portua babesteko.

Erreferentziak aldatu

  1. «El clima en Safi, el tiempo por mes, temperatura promedio (Marruecos) - Weather Spark» es.weatherspark.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
  2. Ksar. 2023-01-29 (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).