👶
Jaiotza
2002ko apirilaren 16a
Brenham (Texas)
🔨
Lanbidea
Actris (en) Itzuli
📷
Argazkiak
ikusi

Sadie Sink Texasen jaio zen, 2002ko apirilaren 16an. Bere izen osoa, Sadie Elizabeth Sink da.

Bizitza aldatu

Sadiek txikitatik, sormen handia eduki zuen, eta hasieran, modako arropa diseinatu nahi zuen. Baina, Disney Channel-eko High School Musical filma ikusi eta gero, aktuazio munduan sartu nahi izan zuen. Bere amarekin hitz egin eta gero, Bostonera joan ziren antzerki kastin batean aurkeztera. Handik gutxira, Broadwayko agertoki batean hasi zen antzezten.

Antzezlanak aldatu

2012.urtean, Annie antzezlanerako paper nagusia lortu zuen, eta bere lehenengo antzezlana 11 urterekin izan zen. Gero 2015.urtean, lan bezala, FOX TVko The Americans telesailaren zati batean agertzeko deitu zioten. Urte berean, American Odyssey seriean, Suzanne Ballard pertsonaia interpretatzeko deitu zioten, eta paper hau, bere filmetako garrantzitsuenetako bat bihurtu zen. 2016.urtean, Chuck filmean agertu zen, Zarchary Levy eta Adam Baldwinekin batera. Baina benetan fama eman zion papera, Stranger things seriean, Max Mayfield nerabearen papera eduki zuen, 2017an. Papera hau eta gero, hainbat film gehiago egin ditu, The glass castle (2017) Dominion (2018) Eli (2019) La calle del terror 2 eta 3 (2021) Dear Zoe (2021) All to well (2021) eta The whale (2022)

Sariak eta izendapenak aldatu

2018.urtetik Sadiek izendapen asko jaso ditu, Lehenengo izendapena, MTV Movie Award sarietakoa izan zen, pantailetako duorik onena izateagaitik. 2020an telebistako drama aktore onenaren sindikatuaren sarirako izendatua egon zen. Azkenik, 2022.urtean, MTV Movie Award sarirako izendatu zuten berriro, aktuazio beldurgarri onenaren sarirako. Oraindik, ez du sari horietako inor irabazi, baina lan asko du egiteko eta ikasketak bukatzea geratzen zaio.