Txikipedia:Sabina Valbusa

Sabina Valbusa iraupen-eskiko kirolaria

Sabina Valbusa, 1972ko Urtarrilak 21ean jaio se Veronan (Italia). Kirolari italiarra da, iraupen-eskia egiten du eta errekorra dauka iraupen-eskiko dominetan Italian. Bere altuera 1,67 m-koa da, eta 57 kg pisatzen ditu. Bere anaia ere, Fulvio Valbusa iraupen-eskiatzaile ezaguna da.[1]

Kirol ibilbidea

aldatu

Bere ibilbidean zehar Neguko bost Joko Olinpikotan parte hartu zuen bere domina bakarra irabaziz 2006ko erreleboan, brontze bat. Hamar Munduko Txapelketetan ere lehiatu zen, hiru errelebo-domina irabaziz (1999 zilar, 2001/2005 brontzea).

Valbusak Munduko Kopako sailkapen nagusian lortutako emaitzarik onena zortzigarrena izan zen 2003an. Guztira 28 podium lortu zituen Munduko Kopan, hamar banaka eta 19 erreleboan, lau garaipen barne. Distantzia luzeko lasterketetara aldatu zen 2010ean eta laugarren izan zen 2011n Maratoiko Kopan. Estatu mailan, Italiako 15 txapelketa irabazi zituen, 38 podiumekin 1993 eta 2010 artean.

 
Sabina Valbusa proba batean leiha betean.

2006an Valbusa Italiako Errepublikako Merituaren Ordenako Zaldun izendatu zuten. Fulvio Valbusa eskiatzaile eta urrezko medailari olinpikoaren arreba gazteena da. Bigarren hezkuntza baten ondoren, basozain gisa hezi zen.[2]

Kirol emaitzak

aldatu

Bakarkako txapelketak

aldatu
[3]
Urtea Txapelketa Lekua Postua
1997 Muduko txapelketa Italia 2.a
2000 Muduko txapelketa suiza 3.a
2001 Muduko txapelketa Alemania 2.a
2002 Muduko txapelketa Italia 3.a
2003 Muduko txapelketa Rusia 2.a
2003 Muduko txapelketa Alemania 3.a
2004 Muduko txapelketa Frantzia 3.a
2004 Muduko txapelketa Norvegia 2.a
2004 Muduko txapelketa Italia 1.a
2007 Muduko txapelketa Txekiar errepublika 2.a

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Sabina Valbusa. 2020-09-26 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  2. Massobrio, Laura; Nasti, Sabina; Martinuzzi, Claudia; Chiarella, Francesco; Montecucco, Fabrizio; Rosa, Gian; Valbusa, Alberto. (2016). «Mutation Analysis of PRKAR1A Gene in a Patient with Atrial Myxoma» Clinical Laboratory 62 (04/2016)  doi:10.7754/clin.lab.2015.150838. ISSN 1433-6510. (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  3. Massobrio, Laura; Nasti, Sabina; Martinuzzi, Claudia; Chiarella, Francesco; Montecucco, Fabrizio; Rosa, Gian; Valbusa, Alberto. (2016). «Mutation Analysis of PRKAR1A Gene in a Patient with Atrial Myxoma» Clinical Laboratory 62 (04/2016)  doi:10.7754/clin.lab.2015.150838. ISSN 1433-6510. (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).