Flageloak zelula batzuek dituzten luzakin mugikorrak dira. Gehienetan, zelulari mugitzen laguntzen dio. Beste batzuetan, aldiz, zelulari elikatzen laguntzen dio. Bi flagelo mota daude: eukariotoenak eta bakterioenak.

Osaera eta itxura aldatu

Flageloak proteinaz osatuta daude. Diametro berdina dute beren luzera osoan, eta itxura zilindrikoa dute.

 
Gizakietan espermatozoideek dute flageloa

Eukariotoen flageloa aldatu

Flagelo bat edo bi izan ditzakete.

 
Flageloen kokapen ezberdinak bakterioetan

Bakterioen flageloa aldatu

Bakterioek flagelo gehiago izan ditzakete. Hala ere, ez dituzte flagelo asko, beti gutxi daude. Flageloen kokapena zelula bakteriarrean garrantzi handikoa da. Kokapen-mota desberdinak daude