Kakalardo helduaren koloreak.

Rhagium bifasciatum kakalardo adarluzeen artean Europan aurkitzen den ohikoena da.

Deskribapena

aldatu

Tamaina txikiko kakalardoa da, 12-23 mm-ko luzera du. Orokorrean beltza da, baina hegaletan marra horiak ditu (alde bakoitzean bi). Kolore gorrixkak ere baditu.

Bizilekua

aldatu

Basoetan bizi da. Pinudietan eta baita zuhaitz hostoerorkorren artean ere.

Bizimodua

aldatu

Bi eta hiru urte arteko bizi zikloa du.

Emeak enbor usteletan uzten ditu arrautzak eta handik jaiotzen diren beldarrak usteldutako zurez elikatzen dira. Enbiorrean tunelak egiten dituzte. Bi urte pasa ondoren udaberrian helduak bihurtzen dira.