Rea satelitearen irudia.

Rea Saturno planetaren inguruan biraka ari den satelite bat da. Saturnoren bigarren satelite handiena da Titanen ondoren.

Lurraren, Ilargiaren eta Rearen tamainen konparazioa.

Harrizko nukleo bat du eta gainean izotzezko geruza sendoa. Oso hotza da, egunez -174ºC eta gauez -220ºC tenperaturak ditu. Krater asko ditu azalean.

Giovanni Cassini italiarrak aurkitu zuen 1672 urtean. Rea izena eman zion, Rea Saturno jainkoaren emaztea delako antzinako Erromako mitologian.