Pteroplatytrygon violacea neguan eta udaberrian Euskal Herriko kostaldean agertzen den arraia mota bat da.

Izena aldatu

Bere izen zientifikoa Pteroplatytrygon violacea da. Violacea hitzak latinez "morea" esan nahi du, izan ere kolore morea du arrain honek.

Deskribapena aldatu

 
Pteroplatytrygon violacea.

Erronbo itxurako arraia handia da. 1'30 metro neurtzen du luzeran eta 60 cm zabaleran. Aurkitu den handienak 49 kilogramo pisatu zituen.

Kolore morea du. Gainaldean ilunagoa eta azpialdean zuriagoa. Azala oso lodia du baina begiak oso txikiak dira. Buztana oso luzea da.

Bizitokia aldatu

Itsaso hondoan mugitzen denean hegan ari dela ematen du. Hondarrezko azaleran ibiltzen da ur nahiko sakonetan.

Elikadura aldatu

   Ba al dakizu    
Hegatsekin harrapakina inguratzen du eta ahora eramaten du. Hortz zorrotzak dituenez azal gogorreko arrainak ere jaten ditu.

Denetarik jaten du, karramarroak, olagarroak, txipiroiak, itsas zaldiak, sardinak, marmokak...

Ugalketa aldatu

Arrautzak gorputz barnean gordetzen ditu eta arraia txikiak ateratzen dira. Haurdunaldiak 2-4 hilabete irauten du eta urtean bi aldiz gelditzen da haurdun emea.