Pseudovadonia livida.

Pseudovadonia livida Euskal Herrian bizi den kakalardo mota bat da.

Deskribapena aldatu

Tamaina txikiko kakalardoa da. Gorputzez luzea eta estua da eta 5-10 mm arteko luzera du. Antena luzeak ditu eta bere buru eta begiak handiak dira. Kakalardo honek kolore beltza eta gorrixka-marroiak ditu.

Non bizi da? aldatu

Pseusovadonia livida kakalardoa Europan eta Ekialde Hurbilean bizi da. Bereziki pinudietan aurkitzen da.

Zer jaten du? aldatu

Kakalardo helduak loreetako polenaz elikatzen dira. Emeek onddo ugari dagoen lurrean jartzen dituzte arrautzak eta hauek ondoren onddo hauetaz elikatzen dira.