Probabilitatea zer gertatuko den ulertzen laguntzen digu. Matematikaren zati bat da, non emaitza posibleak ezagutu ahal dira, baina ezin da zehaztasunez jakin. Hainbat modu daude probabilitateak antolatzeko eta adierazteko.

Probabilitateak teorikoki [0, 1] tarteko balioak hartzen ditu. 1 baliotik zenbat eta gertuago izan, gertakizuna orduan eta ziurragoa dela esaten da. Probabilitatea 0 baliotik gertu dauden gertakizunak, berriz, posibilate gutxiagoak ditu, orduan ia ezinezkoa dela gertatzeko esaten da.

Probabilitatea zorizkoak edo ausazkoak diren gertakizunak azaltzeko erabiltzen da. Txanpon bat botatzen denean, ez dago jakiterik zer alde erakutsiko duen eta horrela txanpon bat bota eta gurutzeko suertatzeko probabilitatea %50 dela esaten da, bakarrik bi alde daudelako.

Adibidez, meteorologiak aztertzea ez ziurra izaten da, hau da, batzutan eguzkia egiten du eta bestetan, aldiz, euria eta hortaz probabilitate kontzeptuan oinarrituriko ereduak eratzen dira. Horregaitik, zientzia honetan ehunekoekin (%) aipatzen dute, beste hitzetan esanda, zehaztasunez zer egingo duen ez dakitelako.

Historia aldatu

XV. eta XVI. mendean italiar matematikariek zoriari buruzko eragiketak planteatzen hasi zen. 1654 urtean sortutako eztabaida bat izan zen probabilitate-kalkuluaren buruz. Antoine de Gombaud izeneko pertsonaia Blaise Pascal matematikari frantsesari dado-joko baten azterketa batean lortutako emaitza berri eman zion eta honek Pierre de Fermat matematikariarekin abiarazi zuen erlazio bat: bi dado 24 aldiz botata, bi sei ateratzeko aukerak ez ateratzeko aukerak baino handiagoak zirela. Hori dela eta, hipotesiekin jarraitu izan zuten, izan ere ez zuten lortu zehaztasun maila hori.

Mendeak pasa ahala, probabilitatearen teoria matematikoa ere XIX. mendean hasi zen garatzen, Pafnuti Txebixev eta Andrei Markoven eskutik besteak beste, baina probabilitatearen oinarri matematikoak behin betirako finkatu zituena Andrei Kolmogorov izan zen 1933 urteko, Probabilitatearen teoriaren oinarriak, izenburuko bere liburuan, non bertan azaltzen du zehaztasunez nola probabilitatea kalkulatzen den.