Priapo

Priapo greziar mitologiako pertsonaia da, Dioniso eta Afroditaren semea. Fertilitatearen, landareen eta animalien jainkoa da .

Jatorria

aldatu

Bere gurasoak Afrodita eta Dionisio ziren eta jaio zenean bere amak Lampsako (egun Lapseki) deitutako hiri batean abandonatu zuen; horregatik hiriaren aitagoia bihurtu zen.

 
Priapo


Ezaugarriak

aldatu

Zakil oso luzearekin irudikatzen zuten eta beti tente zuen (priapismoa).

Erromatarrek bere estatuak jartzen zituzten lorategietan uzta oparoak bermatzeko eta beti higitai edo kornukopia bat zuen eskuan.


Mitoak

aldatu

Behin, jainko guztiak parrandan joan ziren eta lo geratu ziren. Bat batean, asto bat arrantzi egin zuen. Denak esnatu ziren eta Priapo astoa bortxatzen saiatu zen.Horregatik Priaporen festetan astoak hiltzen zituzten.[1][2][3]


Erreferentziak

aldatu
  1. Priapo. 2022-09-11 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  2. (Gaztelaniaz) Príapo. 2023-02-07 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  3. Hestia. 2022-10-27 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).