Txikipedia:Plazenta

Plazenta gorriz dagoena da. Zilbor-hestea ere ikusten da, gorri-urdinez.


Plazenta hauxe da: ugaztunetan, umekiaren eta amaren arteko lotura egiten duen organoa.
Plazenta haurdunaldiko bigarren astean hasten da sortzen, eta haurdunaldi osoan egoten da amaren sabelean.
Umeki edo fetuak plazentaren bidez hartzen du arnasa, eta haren bidez elikatzen da.
Hain zuzen ere, plazentatik sortzen da umekiaren sabeleraino doan zilbor-hestea.