Planeta nanoak Eguzki-sisteman dauden gorputz astronomiko batzuk dira, planetak baino txikiagoak; forma ia esferikoa dute eta masa nahikoa dute orbita egonkor batean egoteko, baina ez dira planeta-maila izatera iristen, eta ilargiak ere ez dira, ez direlako beste planeten sateliteak.
Planeta nanoen definizioa eta sailkapena bera ere 2006an erabaki zuen Nazioarteko Astronomia Elkarteak. Ordura arte, adibidez, 1930ean aurkitu zenetik, Pluton gure eguzki-sistemako bederatzigarren planetatzat hartuta zegoen, nahiz astronomo guztiak ez zeuden sailkapen horrekin ados.
Planetak eta planeta nanoak: zertan dira desberdinak?
aldatuNazioarteko Astronomia Elkarteak 2006an zehaztu zuen zer den planeta eta zer den planeta nanoa. Definizio horretan, hiru baldintza daude gorputz astronomiko bat planeta izateko:
- Izar baten inguruan orbitatu behar du.
- Masa nahikoa eduki behar du forma ia esferikoa edukitzeko.
- Bere grabitateak indarra eduki behar du planetaren inguruan dauden hurbileko gorputz txikiagoak (izotz eta arroka puskak) erakartzeko edo desbideratzeko.
Eguzki-sisteman badaude hirugarren baldintza hori betetzen ez duten gorputz astronomiko asko. Haietako handienak bost dira; honako hauek dira, bakoitzak bere gutxi gorabeherako diametroarekin:
Bost gorputz astronomiko hauek, 2008tik aurrera, planeta nanotzat hartuta daude.
Definizio berri horren eraginez, Pluton planeta izatetik planeta nano izatera igaro zen; eta Zeres, berriz, asteroide izatetik planeta nano izatera igaro zen.
Dena dela, Eguzki-sisteman planeta nano izena jasoko luketen beste gorputz asko daudela ziurtzat jotzen da.