Eguzki-sistema espazioan okupatzen dugun inguruari eman diogun izena da. Izar bat (Eguzkia), zortzi planeta, bost planeta nano, 100dik gora ilargi eta beste hainbat objektu txikiagoz osatuta dago. Sistemako izarra sistemaren erdian dago eta gainontzeko objektu guztiak haren grabitatearen eraginpean daude, haren inguruan orbitatzen (jiraka).
Eguzki-sistema Esne Bidea izeneko galaxian dago. Zentzu zabalagoan, Eguzkiak espaziora bidaltzen dituen partikulen eraginpean dagoen espazio-eremu osoa da.
Eguzki-sistemako izarrak, eguzkiak alegia, sistemaren masa guztiaren % 99,9 hartzen du. Horrek esan nahi du grabitate handia duela, eta, horregatik, gainerako objektuak bere inguruan orbitatzera erakartzen dituela.
Eguzki-sistemako planetak
aldatuSistemako zortzi planetak hauek dira:
BARNE-PLANETAK (Eguzkitik hurbilen daudenak) |
KANPO-PLANETAK (Eguzkitik urrutien daudenak) |
---|---|
Merkurio |
Jupiter |
Solidoak dira: Barne-planetek harrizko azala eta mantua dituzte, eta metalezko nukleoa. |
Gasezkoak dira: gasez osatuta daude, barne-planetak baino askoz handiagoak dira eta masa handiagoa dute. Horregatik, «gasezko erraldoiak» esaten zaie |
Planeta nagusiez gain, badaude beste bost planeta nano edo txiki ere: Zeres, Pluton, Makemake, Haumea eta Eris.
- Merkurio, jainkoen hegaldun mezularia zen (planeta azkar mugitzen dela dirudielako).
- Marte gerraren jainkoa zen (planeta gorria delako, odolaren kolorekoa).
- Jupiter, jainko guztien erregea zen (planetarik handiena delako).
- Saturno Jupiterren aita eta denboraren jainkoa zen (planetari zahar itxura ikusi zioten, poliki mugitzen baita).
- Urano zeruko jainkoa zen aspaldiko greziarrentzat (planeta urdin argia delako).
- Neptuno, azkenik, itsasoen jainkoa zen (urdin iluna delako).
Barne-planeten ezaugarri batzuk
aldatuHemen dituzu barne-planeten ezaugarri batzuk, Lurrarekin konparazioa eginez:
Merkurio | Artizarra | Lurra | Marte | |
---|---|---|---|---|
Tamaina | Erradioa Lurrarena baino 3 aldiz txikiagoa | Erradioa Lurrak duenaren antzekoa | Erradioa Lurrak duenaren erdia | |
Atmosfera | Ez du | Karbono-dioxidoz osatua | Nitrogenoz eta oxigenoz osatua | Karbono-dioxidoz osatua |
Tenperatura | -173°C / 427°C | 462°C | -89°C / 56°C | -143 / 35°C |
Sateliteak | Ez | Ez du | Ilargia | 2 (Deimos eta Fobos) |
Kanpo-planeten ezaugarri batzuk
aldatuKanpo-planeten ezaugarririk nabarienak honako hauek dira, beti ere Lurrarekin konparatuta:
Jupiter | Saturno | Urano | Neptuno | |
---|---|---|---|---|
Tamaina | Erradioa Lurrarena baino 11 aldiz handiagoa | Erradioa Lurrarena baino 10 aldiz handiagoa | Erradioa Lurrarena baino 4 aldiz handiagoa | Erradioa Lurrarena baino ia 4 aldiz handiagoa |
Atmosfera | Hidrogenoa eta helioa | Hidrogenoa eta helioa | Hidrogenoa, helioa eta metanoa | Hidrogenoa, helioa eta metanoa |
Eraztunak | Ez du | Bai | Bai | Ez |
Satelite ezagunak | 79 | 62 | 27 | 14 |
Beste objektuak
aldatuEguzki-sisteman beste objektu batzuk ere badaude. Esate baterako, asteroideak (gehienak Marteren eta Jupiterren artean daude, "asteroideen gerrikoa" deitzen dena osatuz), kometak, sateliteak, etab.
Eguzki-sisteman, Merkurio eta Artizarra dira sateliterik ez duten planeta bakarrak. Lurrak satelite bat du: Ilargia. Gasezko erraldoiek, berriz, askoz satelite gehiago dituzte, beren grabitate-indar handiarekin erakarri dituztelako.
Unibertsoan eguzki-sistema bezalako sistema ugari daude.
Zer jakin nahi duzu? |
Eguzki-sistemaaldatu |