Pertseoa, Medusaren buruarekin.

Pertseo antzinako Greziako heroi bat zen. Zeusen semea zen, jainko gorenaren semea. Haren ama Danae izeneko printzesa zen, Argosko Akrisio erregearen alaba ederra. Akrisiok Danae eta haren semea kanpora bidali zituen, iragarpen baten arabera Pertseok noizbait hil egingo zuela sinetsita.

Pertseo eta Medusaren elezaharra aldatu

Elezaharraren arabera, beste errege bat maitemindu zen Danaerekin, baina Pertseo begi-bistatik galdu nahi zuenez, amarru bat prestatu zion: Pertseok Medusa munstro gaiztoaren burua ekarriko ziola agintzea lortu zuen. Medusa izaki hegalduna zen, ilearen partez sugeak zituena. Errege gaiztoak uste zuen ez zuela Pertseo berriro ikusiko.

Pertseok hainbat jainko-jainkosaren laguntza izan zuen Medusa hiltzeko. Hermesek, jainko-jainkosen mezulariak, bidean zehar gidatu zuen eta ezpata majiko bat ere eman zion. Atenak, jakinduriaren jainkosak, brontzezko ezkutu bat eman zion; eta hain garrantzitsuak ez ziren jainkosa batzuek, ninfek, ikusezin bihurtzeko kasko bat.

Pertseok eraso egin zion Medusari kasko magikoaren laguntzaz eta betiere begietara ez begiratzea gogoan edukita. Horren ordez, brontzezko ezkutuan ikusten zuen medusaren isla. Horrela, haren ezpataren kolpe bakar batez moztu zion Medusari burua eta poltsa batean sartu zuen. Pertseo etxera itzuli zen gero, erregearen jauregira. Bertan atera zuen Medusaren burua poltsatik eta erregeak zuzenean aurpegira begiratu zionez, harrizko bihurtu zen.

Pertseoren inguruko beste istorio batzuk aldatu

Medusa hil ondoren, Pertseok Andromeda printzesa salbatu zuen itsasoko munstro batengandik. Printzesaren gurasoek, beraz, alabarekin ezkontzeko baimena eman zioten, saritzeko.

Geroago, Pertseo heroiak kirol-lehiaketa batean hartu zuen parte. Disko-jaurtiketan airera bota zuen pisu handiko objektua. Baina diskoa goitik behera zihoala buelta eman, ikusleen artera erori eta, istripuz, Akrisio erregea hil zuen.

Pertseok, orduan, Atenari eman zion Medusaren burua eta hark Zeusen apala magikoan utzi zuen. Pertseo hil zenean, Zeusek zerura igo eta konstelazio bihurtu zuen.