Perloi beltzaren burua.

Perloi beltza Ozeano Atlantikoan, Mediterraneo itsasoan eta Itsaso Beltzean bizi den arraina da, hau da ur gaziko arraina da.

Bere izen zientifikoa, Eutrigla gurnardus da. Euskal Herriko toki desberdinetan honela izendatzen da: Arrain Beltz, Berloi, Perla, Kukutz-Baltz...

Deskribapena

aldatu
 
Perloi beltzaren marrazkia.

Buru handia eta muturra gorantz du. 50cm inguruko luzera du. Alboan, gutxi gorabehera 75 ezkata ditu eta arantza handi bat du erdian. Kolore grisa, gorrixka edo marroixka izan ohi ditu. Normalean 140 metro arteko sakoneran ibiltzen da.

Elikadura

aldatu

Gehienbat ganba eta karramarroez elikatzen dira. Arrainak ere jan ditzake.

Ugalketa

aldatu

Otsailean askatzen dituzte arrautzak kostaldetik urrun eta jaiotakoan kostaldera hurbiltzen dira.

Gastronomia

aldatu
   Ba al dakizu    
Perloi beltzak soinuak ateratzen ditu janari eske dagoenean.

Perloi Beltza Asian asko kontsumitzen da. Txina da munduko ekoizle handiena. Euskal Herrian ez da horren preziatua.