Penizilina medikuntzan erabiltzen diren antibiotiko izeneko substantzia kimikoetako bat da. Antibiotikoak bakterio deitzen ditugun izaki bizidun txikiek eragiten dituzten infekzioak sendatzeko erabiltzen dira.
Penizilinaren aurkikuntza XX. mendeko aurrerapauso handienetakoa izan zen. Gaixotasun infekziosoek ordura arte heriotza asko eragiten zituzten. Horregatik, penizilinaren aurkikuntzak milioika bizitza salbatu ditu.
1928an Alexander Fleming izeneko mediku batek penizilinaren efektuak deskubritu zituen. Bakterioak ikertzen ari zela, Flemingek ikusi zuen bakterioak ez zirela hazten halako lizun jakin baten inguruan. Lizun hori Penicilium notatum izenekoa zela aurkitu zuen. Lizun hori ogian hazten den lizun berde lausoaren antzekoa zela aurkitu zuen. Lizunetik abiatuta, Flemingek egun penizilina izenez ezagutzen dugun antibiotikoa sortu zuen.
XX. mendeko 30eko hamarkada bukaeran, penizilina ospitaleetan erabiltzen zen infekzioak tratatzeko. Bigarren Mundu Gerran, 40ko hamarkadan, mediku militarrek penizilina infektatutako zauriak tratazeko erabiltzen zuten. Gaur egun orokorrean penizilina infekzio mota ugari tratatzeko erabiltzen da, eztarrikoa edota meningitisa, besteak beste.