
Peloponesoko gerra Atenas eta Espartaren arteko gerra bat izan zen. K.a. 431 urtetik K.a. 404. urtera iraun zuen.
Liga desberdinak eta gobernu ereduak
aldatuAtenasen aldeko hiriak Deloseko ligan batu ziren. Hauek, demokraziaren aldekoak ziren. Espartaren aldeko hiriak, aldiz, Peloponesoko ligan batu ziren, eta oligarkia aristokratikoa zuten.
Gerraren arrazoiak
aldatuGerra sortzeko arrazoietako bat izan zen Heladeko lurraldearen kontrola, hau da, Grezia erdialdeko lurretan nork aginduko zuen erabakitzea. Italia Hegoaldean eta Sizilian zituzten merkataritza-interesek ere zerikusia eduki zuten gerraren hasieran.
Gudaren aroak eta ondorioak
aldatuGerrak hiru aro eduki zituen, eta amaieran Atenasek galdu zuen, eta Espartak irabazi.