![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/8a/The_Scarlet_Pimpernel_%28Anagallis_arvensis%29._Bennane_Cave%2C_South_Ayrshire.jpg/220px-The_Scarlet_Pimpernel_%28Anagallis_arvensis%29._Bennane_Cave%2C_South_Ayrshire.jpg)
Pasmo-belar loregorria (Anagallis arvensis) primulazoen familiako landare txikia da 10-20cm luzerakoa. Europan oso ezaguna da eta batez ere baratzetan eta mugitu berriak diren lurretan aurkitzen da.
Ezaugarriak
aldatu- Zurtoina etzanda edo zutik egon daiteke.
- Hostoek ez daukate txortenik, txikiak eta berdeak dira eta azpian puntu ilunak izaten dituzte.
- Bere loreak txikiak dira, bost hosto dituzte eta laranja-gorrixka kolorekoak izaten dira.
- Fruitua txikia, berde kolorekoa eta borobila da. Udan izaten du.
Erabilerak
aldatu- Onddoen, mikrobioen, moluskuen eta birusen kontra egiten du lan.
- Zauriak ixteko, gaiztotutako zuldarrak sendatzeko, mukiak kanporatzeko, izerdia eta txiza eragiteko eta sedatzaile moduan erabiltzen da.
- Pasmoa, infekzioa eta horrek sortutako zornea kentzeko erabiltzen da.
- Arnas aparatuko gaitzak tratatzeko erabiltzen da; katarroa, bronkitisa eta eztarriko mina.
Bitxikeriak
aldatu- Ukendu, infusioa edo enplasto modura erabili daiteke.
- Udaberria da pasmo-belarra biltzeko garai ona.Pasmo-belar loregorri
Arriskuak
aldatu- Esandako neurrian bakarrik hartu behar da.
- Fruitu eta hazi guztiak banaka-banaka kendu behar zaizkio, toxikoak baitira.
- Haurdunaldian eta edoskitzaroan ezin da erabili eta zazpi urtetik beherako haurrek ere ez lukete erabili behar.