Panda Gorria

Panda gorria (Ailurus fulgens) Ailuridae familiakoa da. Himalaia ekialdean eta Hego-Mendebaldeko txinan bizi da. Gaur egun 10.000 panda gorri baino ez daude.

Ezaugarriak aldatu

40cm-ko altuera du gutxigorabehera, eta 4kg inguru pisatzen ditu. Ile gorri-marroia du goian, eta behean ilunagoa. Aurpegia mapatxearen oso antzekoa da, eta zuria. Sudur punta beltza dauka. Buztan luzea du eta sei eraztunek inguratzen dute.

Bizilekua aldatu

Panda gorrien jatorria Asia Hego-ekialdea da. Panda gorriak 10-25 °C tenperaturako kliman bizi dira. Ingurune menditsuak gustoko dituzte. Panda gorriak zuhaitz zahar hutsetan bizi dira.

Irudiak aldatu