Pagoetako natura parkea

Pagoetako natura parkea Aiako udalerriaren barnean dago gehien bat, eta gainontzekoa Zarautz eta Zestoako Aizarna auzoaren artean (Gipuzkoa, euskal Herria) dago. 2860 hektareako zabalera du, horietatik 1335 natura parkekoak dira eta beste 1075 parkearen inguruko babes gunekoak.

Mendiak aldatu

Bere izena 733 metroko altuera duen Pagoeta mendiari zor dio. Parkeko altuerarik handiena Olarteta tontorra da, nahiz eta tontor ezagunena Pagoetako gaina izan.

Fauna aldatu

Basurde, Katagorri, Orkatza, Azkorrana eta Erbia dira animali ugarienak.

Flora aldatu

Lipa arrunta espeziaren hainbat populazio daude. Hagin baso motako Euskal Herriko eta Iberiar Penintsulako populazio handiena hemen aurkitzen da.

Geologia aldatu

Flisch beltza hemen dago kokatuta. Bi harriz dago osatuta harearria eta kareharria.

Mendiaren izena Kokapena Altuera
Pagoeta Aia 714 m
Olarteta Aia 733 m