Orein arrunta ugaztun bat da, Asiako mendebaldetik penintsula iberikora eta Britainia Handira hedatzen dena. Badira beste orein-espezie batzuk ere, hala nola Kanadako oreina, baina orein arrunta handiagoa da. Espezie hau 20 urtera arte bizi daiteke, baina kasu gehienetan 10 urte izaten dira.

Taxonomia aldatu

SAILKAPENA IZENA
ERREINUA Animalia
FILUMA Chordata
KLASEA Mammalia
ORDENA Artiodactyla
FAMILIA Cervidae
GENEROA Cervus
ESPEZIEA Cervus elaphus

Nolakoa da? aldatu

 
Arra (Adarrak dituena) eta bere atzean emeak (Adarrak ez dituztenak)

Orein handia da (Altzeak eta Uapitiak bakarrik gainditzen dute), 160 cm-tik 250 cm-ra bitarteko luzera du eta 200 kg inguru pisatzen du arrak. Dimorfismo sexuala duen espezie bat da (emeak txikiagoak dira eta ez dute adarrik; arrek, berriz, urtero berritzen dituzte).

Zein da bere ekosistema mota? aldatu

Ipar hemisferioko eskualde gehienetan aurki daiteke espezie hau. Nahiz eta planetako eskualde batzuetan desagertu egin den, kirol-ehiza eta bere habitat naturalaren suntsipena dela eta, orein arrunta ez dago desagertzeko arriskuan.

 
Iberiar penintsulan orein arrunta dagoen lekuak

Elikadura aldatu

Elikadurari dagokionez, orein arrunta belarjalea da, eta hostoz, adarrez, azalez, tuberkuluz eta sustraiz elikatzen da; batzuetan, frutak eta haziak gehi diezazkiokete dietari.

   Ba al dakizu    
Oreinek, gizakiok baino 1000 aldiz hobeto detektatu ahal dezakete usainak eta ilunpean ikusi dezakete, baita mugimendua hobeto detektatu ere.

Zer nolako ohiturak ditu? aldatu

Egunsentian eta iluntzean aktiboagoa da orein mota hau, nahiko lotsatia eta beldurgarria baita. Gainera, bere portaera aldrebesa eta jarraitzeko zaila izaten da, ez baitu egun bat baino gehiago leku berean pasatzen eta gaua egiten denean dagoen tokian egiten baitu lo.

Nola ugaltzen da? aldatu

Emeak zortzi hilabetez ernaltzen dira. Jaio eta denbora gutxira altxatu egiten dira eta amei jarraitzen diete. Hala ere, ohikoena landaretzaren eta bularra ematen dutenen artean gordetzea da (egunean behin baino gehiagotan ematen baitiete), hiru hilabete bete arte.