Mahai gaineko ordenagailu baten marrazkia.

Ordenagailua edo konputagailua datuak prozesatzen dituen gailu bat da. Tresna digital eta elektronikoa da. Osagai digitalez osaturik dago. Datuak alde batetik bestera mugitzen ditu.

Ordenagailua makina automatiko bat da, adibidez, kalkulu matematikoak egiten ditu. Funtzionatzeko modua programen bidez alda daiteke.

Ordenagailu guztiek ezaugarri batzuk dituzte eta horien arabera prezioa jartzen zaio.

Ezaugarriak aldatu

  • Abiadura: konputagailu guztiek kalkuluak abiadura ikaragarrian egiten dituzte.
  • Edukiera: zenbat informazio gorde daiteke.
  • Fidagarritasuna: egiten dituen kalkuluen zehaztasuna.

Osagaiak aldatu

  • Prozesagailua: ordenagailuaren burmuina da. Kalkuluak egiten ditu, eta ordenagailuaren funtzionamendua kontrolatzen du.
  • Memoria nagusia: RAM memoria ere deitzen zaio. Martxan dauden datuak eta programak bakarrik gordetzen dira hemen. Memoria hau oso azkarra da, baina ordenagailua itzaltzen denean hustu egiten da.
  • Biltegiratze memoria: Disko gogorra, USB memoria eta antzerakoak dira. Fitxategiak, argazkiak, bideoak, programak eta abar, hemen gordetzen dira. Ordenagailua itzaltzen denean, informazioa mantendu egiten du. Bere arazoa oso mantsoa dela da, horregatik, hemen gordetako zerbait erabiltzeko, ordenagailuak memoria nagusira kopiatzen du lehenik.
  • Sarrera/irteera unitateak: pelikulak ikusteko edo jolasteko diskoak sartu behar dira hemendik. Baita ere, USB-ak sartu daitezke informazioa leku batetik bestera eramateko.
  • Periferikoak: adibidez, pantaila eta bozgorailuak, pelikula bat ikusteko. Edo inprimagailua.

Ordenagailu motak aldatu

  • Ordenagailu pertsonala (PC): etxe edo bulegoetan egoten direnak ordenagailu pertsonalak dira. Mahai gaineko ordenagailu ere esaten zaie.