Orburuak
Orburuak

Orburua edo alkatxofa barazki mota bat da, hosto berdez osatutakoa bihotz mamitsuaren inguruan.

Udazkenean jasotzen da uzta, landarea bakoitzeko 10-25 lore. 3 urtetik behin landareak berritu ohi dira, baina 6 urtera arte ere etekin egokia lor daiteke.

Orburu-uzta ona lortzea ez da lan erraza, baina merezi du. Ez du hotza maite, baina itsas ertzeko klima atsegin du. Lur aberatsak behar ditu, ongarri organikotan aberatsak batik bat.

Orburua Euskal Herrian

aldatu
 
Orburuak beste zenbait barazkiren (tomateak, piperrak...) artean

Euskal Herrian Nafarroako Erriberakoa da preziatua "Tuterako Orburua" Kalitateko Jatorrizko Deiturak babesten du, eta Nafarroako Erriberako 33 udalerritan laboratzen da, batez ere, Erriberako hiriburuaren eraginpeko eremuan.[1]

Erreferentzia

aldatu

 

  1. Orburu. 2021-03-26 (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).