Onthophagus taurus

Onthophagus taurus Euskal Herrian bizi kakalardo mota bat da.

Deskribapena aldatu

Tamaina txikiko kakalardoa da,0,5 eta 1 cm arteko luzera du. Kolore beltza edo marroi-gorrixka du. Arrek bi adar txiki dituzte baina batzuetan adarrik gabeko arrak aurkitzen dira.

Non bizi da? aldatu

Europan, Ekialde Hurbilean eta Erdialdeko Asian. Badira ere familia batzuk Australian, Zeelanda Berrian eta Texasen ere.

Zer jaten du? aldatu

Larbek behien gorotza jaten dute eta helduek gorotzekin bolak egiten dituzte eta atzeraka ibiliz gorde egiten dituzte.