Ontario aintzira

Ontario aintziraren izena Skanadariotik dator, "aintzira ederra" edo "ur distiratsua" esan nahi duen hitz irokesa. Ontarioko probintzia aintziragatik jarri zen izena. Amerikako aintzira handien artean txikiena da (18.960m²). Iparraldean Kanadako Ontario probintzia du eta hegoaldean Estatu Batuak, Niagarako penintsula eta New York estatua. Aintziraren ertzean dauden hiri nagusiak Kanadako Toronto eta Estatu Batuetako Rochester dira. Aintziratik gertuen dagoen herrialde handiena Kanada da eta bertan Toronto da herri handiena.

Ezaugarriak aldatu

Ontario aintziraren garaiera 74,1m-koa da, luzera 331Km, zabalera 85Km, azalera 18.529Km², sakonera 244m eta bolumena 1.639.000Hm³. Europarrak Iritsi baino lehen, Ontario aintzira huron eta irokes herrien arteko muga zen. Hustubide nagusiena San Laurendi ibaia da. Hiru uharte daude: Centre island (Isla central), Ward’s island (Isla Ward) eta Hanlan’s Point

Ingurunea aldatu

Ontariok klima epela du gehienbat, nahiz eta probintziako iparraldeko eskualdeetan klima erdi polarra izan. Aintzira Handien presentziak neguak leuntzen ditu haien kostaldean. Batez besteko tenperatura jaisten da latitudea handitu ahala.