One Direction, (1D laburtuta) pop estiloko boy band talde bat da, 2010ean The X Factor britainiar telebista-saiotik sortua. Lehengo 5 urteetan, 5 taldekide ziren, baina 2015eko martxoaren 25ean Zayn Malikek bere bidea bakarrik jarraitzea erabaki eta taldetik alde egin zuen; ordutik aurrera, lau taldekidek jarraitu zuten: Niall Horan, Liam Payne, Harry Styles eta Louis Tomlinsonek

One direction

Britania Handiko, "The X Factor" programara aurkeztu ziren, banaka. Epaileak ordea, 5tak elkartu eta One direction, izena jarritako boy band bat sortze erabaki zuten, baina 2016. urtearen amaieran, bakoitza bere bidetik joatea erabaki zuten. Lehiaketaren bidean, Simon Cowell izan zuten aitabitxi. Lehiaketan hirugarren postua lortu zuten arren, lehiaketatik kanpo ere talde moduan jarraitzea erabaki zuten.

Ibilbidea aldatu

2011ko bigarren hilabeteetan, kaleratu zuten beraien lehen abestia; "What makes you beautiful". Abesti horrekin soilik hainbat sari lortu zituzten.

Haien lehenengo albuma 2011ko azaroaren 21ean kaleratu zuten: Up All Night. Horrekin batera, otsailean liburua atera zuten. 2012ko otsailaren 7an atera zen haien lehen diskoa Espainiako merkatura.

2015eren amaieran "Made in the A.M" albuma kaleratu arren, ez zuten album honen gira bat egin; izan ere, 18 hilabeteko deskantsu batean sartzea erabaki zuten. Hala ere, 18 hilabete izango zirela esan zuten arren, 5 urte ondoren, oraindik ez dira berriro elkartu abesteko eta bakoitzak bere musika ateratzen jarraitzen dute.

5 urte horietan, mundu osoan oso famatu egin diren abestiak atera dituzte."Story of my life", "History", "Steal my girl","drag me down"... Azken abesti honen bideoklipa, NASA-n grabatu zuten; izan ere, bertan grabatzera gonbidatuak izan ziren.

Taldekideak: aldatu

Gaurkoak

  • Niall James Horan, Niall Horan bezala ezaguna. (1993ko irailaren 13an, Mullingarrekoa, Westmeatheko konderria, Irlanda). Bere bakarkako ibilbidean jada, bi disko atera ditu; Flicer eta Heartbreak Weather.
  • Liam James Payne (1993ko abuztuaren 29an, Wolverhamptonekoa, Ingalaterra). Liam Payne bezala ezaguna. Bere diskak; First Time eta LP1 dira.
 
rigth! one direction
  • Harry Edward Styles, Harry Styles bezala ezaguna. 1994ko otsailaren 1ean, Holmes Chapelekoa, Ingalaterra-n jaio zen. Bakarkako bidean hainbat diska atera ditu; harry styles eta fine line.
  • Louis William Tomlinson, Louis Tomlinson bezala ezaguna. 1991ko abenduaren 24an, Doncaster, Ingalaterra-n jaio zen. Bere bakarkako diska: Walls da.
  • Zayn Javaad Malik, Zayn Malik bezala ezaguna (2010-2015).1993ko urtarrilaren 12an, Bradford, Inglaterra-n jaio zen. Bere diskak: Icarus falls eta Mind of Mine dira.

Diskografia aldatu

Estudio albumak

  • 2011: Up All Night.
  • 2012: Take Me Home.
  • 2013: Midnight Memories.
  • 2014: Four
  • 2015: Made in the AM.

EP-ak

  • 2011: Gotta Be You.
  • 2012: More than This.
  • 2012: iTunes Festival: London 2012.
  • 2012: Live While We're Young.

Irudiak aldatu