Ondestea gorriz irudikatutako atala da

Ondestea heste lodiaren azken atala da, eta bere funtzioa gorozkiak pilatzea da, ondoren uzkitik kanporatuak izateko. Ondestearen goiko, erdiko eta beheko eremuetara arteria ezberdinen bidez iritsiko da odola eta odol guzti hori gibelera bideratuko da zainen bidez. Nerbioei dagokienez, organoaren informazioa jasoko dute eta garunera garraiatuko dute bertan prozesatua izan dadin.