Olabide Ikastola Lasarten (Gasteiz, Araba) dagoen ikastola bat da. 1963an Gasteizko guraso batzuek sortutako kooperatiba bat da. Arabako ikastolarik handiena da, 1.500 ikasle baino gehiago ditu. Ikasgai guztiak euskaraz egiten dira, gaztelera eta atzerriko hizkuntzak izan ezik. Kirol elkartea, Urgatzi, eta Kultur elkartea ere baditu.

Hainbat sari irabazi ditu: 2005 urtean zilarrezko Q-a, 2008 urtean urrezko Q-a, 2010 urtean EPQM excellence award.