Obrerea linearis hosto baten gainean.
Obrerea linearis hosto baten gainean.

Obrerea linearis Euskal Herrian aurkitzen den kakalardo mota bat da.

Deskribapena

aldatu

Tamaina txikiko kakalardoa da, gorputz beltz luze eta estua du eta antena beltz luzeak ditu. Antenak zabaltzen dituenean "T" hizkiaren itxura hartzen du.

Hanka horiak ditu.

Habitata

aldatu

Europa guztiko baso hostozabaletan aurkitzen da. Beldarrak hurritzaren enborretan bizi dira zura janez.

Bizi zikloa

aldatu

Bi urteko zikloa betetzen du. Helduak maiatza eta uztaila artean ikusten dira.