Akaroa

Akaroak aldatu

   Ba al dakizu    

Akaroekiko sortzen den alergiaren sintomak hauek izango litzateke: mukiak, domenistikua, begietako azkura edo malkoak, estula, arnasa hartzean txistua eta azala gorritzea.

Zer dira? aldatu

Akaroak (Acari) artropodo mota bat dira, araknidoen taldean kokatzen direnak. Gaur egun, 50.000 espezie ezagutzen dira, baina zientzialariek 500.000 espezie inguru aurkitu daitezkeela uste dute. Espeziearen arabera, beraien tamaina eta ezaugarriak ezberdinak izango dira.  Animali hauek, orain dela 400 milioi urtez lur planetan egon dira eta animali lurtar zaharrenetarikoak direla pentsatzen da. Beraien tamaina txikiaren ondorioz, begi-bistaz ikusezinak diren arren, egunero erabiltzen eta ikusten ditugun bizilekuetan aurkitu daitezke.

 
Nolakoak dira akaroak?

Nolakoak dira? aldatu

Akaroen tamaina oso txikia da, gehienak 1mm baino txikiagoak izanik. Beraien hazkuntzan zehar, etapa ezberdinak bereiztu daitezke eta hauetan zehar dituzten ezaugarriak ezberdinak izango dira. Hasieran 6 hanka izango dituzte eta, geroago, 2 gehiago hazi eta 8 hanka izango dituzte.

Beraien gorputza 2 zatitan banatzen da. Aurreko zatia (gnatosoma edo proterosoma) txikiagoa da eta elikatzeko behar dituzten gorputz zatiak aurkitzen dira. Atzeko zatia (idiosoma edo histerosoma), berriz, zabalagoa izango da eta hankak edukiko ditu.

Beraien ugalketa prozesua oso azkarra izango da; emeek egunean arrautz bat jartzeko gaitasuna edukiko dute. Gainera, hil aurretik emeen ugalketa handitu eta arrautz kantitatea askoz ere handiagoa izango da.

 
Akaroa gizaki baten larruazalean

Non aurkitzen dira? aldatu

Akaroak tenperatura ona eta hezetasun apur bat  dagoen lekuetan daude. Hauek elikatzeko eta ugaltzeko hainbat habitat natural dituzte; buruko larruazala eta azala esaterako.

Horrez gain, koltxoi, ohe-arropa, moketa, alfonbra, gortina eta ehunetan jartzen eta hazten dituzte beraien arrautzak. Hainbat materialetan egin eta gero, akaroak ehun naturaletan ugaltzen direla ohartu dira, batez ere artilean, ehun sintetikoetan.

Itsas mailatik 1100 m-tik gorako altueretan, akaroek bizi-baldintza onak izateari uzten diote.

   Ba al dakizu    
Akaroak ez direla espezie arriskutsuak, baina asma eta hainbat alerjia sorrarazten dituztela; hauek hautsean itsasten baitira eta gizakiok hauts hori arnasten baitugu.
Fitxategi:Picaduras-de-ácaros-cómo-identificarla2-1280x720.jpg
Akaroak nonahi