Txikipedia:Nabarmendutako artikulua/2022/02
Elur-lore edo Edelweiss, Asteraceae familiako landare bat da. Bere izen zientifikoa Leontopodium alpinum da. Alpetar zelaietan eta Europako mendi altuetan populazio txikietan aurkitzen diren landareak dira. Edelweiss hitza alemanetik dator eta "txuri purua" esan nahi du.
Gehienez 10 cm-ko altuera izaten dute. Braktea (lorearen inguruko hosto berezia) gogorrak ditu. Loreak txuri edo horixkak izaten dira.
Azken urteetan landare honen kopurua asko txikitu da eta horregatik oso babestuta dago, debekatuta dago landare hau batzea.
Austriako lore nazionala da eta bertako txanponetan azaltzen da. Espainian, Sierra Nevadako eta Ordesa eta Perdidoko parke naturalean aurkitu daiteke batez ere.