Txikipedia:Nabarmendutako artikulua/2020/2

Roald Dahl idazlea 1982. urtean.

Roald Dahl idazle britaniar bat izan zen, haurrentzako eta helduentzako ipuin eta nobelak idatzi zituena. Munduko haur-literatura idazlerik ezagunenetarikoa da. Haren istorioak abentura dibertigarriz beterik daude, haurrei liburuak maitatzen ikasteko. Haren liburu asko munduan ezagunak dira, eta haren istorio batzuetan oinarritutako pelikula oso ospetsuak egin dira; besteak beste, The Gremlins, Charlie eta txokolate-lantegia, edo Matilda. Haren obrak hogeita hamar hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira, euskara barne.

Bizitza eta obrak

aldatu

Galesen jaio zen (Erresuma Batua) 1916 urtean. Gurasoak jatorriz Norvegia ziren. Haurtzaro oso latza izan zuen, denbora laburrean arreba eta aita galdu baitzituen, hiru urte baino ez zituenean.

Ingalaterra hezi zen eta beranduago, 20 urte zituenean, Afrika joan zen petrolio-enpresa batean lan egitera. Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen RAFeko (Errege Aire Armada) piloto gisa. Aire-istripu baten ostean idazten hasi zen; argitaratu zuen lehen istorioan, hegazkin-istripu hori kontatzen zuen, hain zuzen.