Txikipedia:Nabarmendutako artikulua/2018/4

Asia eta Europa arteko merkataritza-bide zaharrak.

Zetaren Bidea aspaldiko garaietan Europatik Asiara eta Asiatik Europara merkatalgai edo salgaiak eramateko erabiltzen ziren bide batzuk ziren. Txinatik Mediterraneo aldeko herrialdeetaraino iristen zen, gutxi gorabehera. Zetaren Bidea Erromatar inperioaren garaitik hasita Erdi Aroraino erabili zen bereziki. Izen hori eman zitzaion Txinan egindako zeta zelako bide horietatik Europaraino garraiatzen zen produkturik garrantzitsuenetako bat; denbora luzez, izan ere, zeta Txinan bakarrik egiten zen, eta Europan oso salgai baliotsua zen.