Murruntz, Cymbalaria muralis
Murruntz lorea

Murruntza edo Cymbalaria muralis Plantaginaceae familiako landare bat da.

Kokapen geografikoa

aldatu

Europako ingurune Mediterraneoetan du jatorria, baina munduko beste leku askotan ere aurki daiteke gaur egun.

Non hazten da

aldatu

Harresietan, harkaitzetan, hormetan eta espaloietan hazten da.

Nolakoa da

aldatu

Hosto borobilak edo bihotz formakoak ditu, 2,5 eta 5 cm arteko luzera eta zabalera duten hiru eta zazpi lobulu artean ditu.

Zurtoinak meheak ditu eta 70 zentimetrotako luzera du.

Lore bakartiak ditu eta lila edo more kolorekoak dira. Zentimetro bat baino gehiagokoak dira loreak.

Propietateak, erabilera

aldatu

Bere lorearen infusioa edari diuretiko moduan erabili izan da kasu batzuetan. Lorezainen ustez belar txarrak dira.