Mosaiko arraina ur gaziko arrain kartilagoduna da.

Bere izen zientifikoa Raja undulata da. Latinezko undulata hitzetik dator eta honek "ondulatua" edo "uhinduna" esan nahi du. Izen hau du marka ondulatuak dituelako.

Deskribapena

aldatu
 
Mosaiko arraiaren marrazkia.

80 cm-ko luzera dute eta 4,5 kilogramo inguru pisatzen ditu. 15 urtez bizi daiteke. Zapala da eta buztan trinko ez oso luzea du. Azpialdean, ahoa eta bost pare brankia ditu.

Atzealdeko ezkatek arantza itxura hartzen dute eta babesteko erabiltzen ditu. Arrek arantza lerro bat dute eta emeek hiru.

Gorputzaren gainaldea marroi argia edo grisa izaten da. Lerro ilunak eta puntu zuri ugari ditu, harean edo harri txintxarretan kamuflatzen laguntzen diotenak. Muturra eta ertzak argiagoak dira eta puntu beltzak dituzte. Azpialdea zurixka da eta ertz grisak ditu.

Bizitokia

aldatu

Ozeano Atlantikoaren ipar-ekialdean aurkitzen da baina Mediterraneo itsasoan ere aurkitu dezakegu. 50-200 metro sakoneran bizi da baina ohikoa da sakonera gutxiagora aurkitzea.

Elikadura

aldatu

Batez ere, krustazeo, molusku eta arrain txikiez elikatzen da.

Ugalketa

aldatu
   Ba al dakizu    
Leku askotan, kapsulak, itsasoko lamien poltsoak direla esaten da

Martxoa eta iraila artean izaten da ugalketa garaia. Emeak 15 arrautza inguru jarri eta pareka askatzen ditu. Arrautzak, kapsuletan sartuta daude. Hauek, luzakinak dituzte objetuei itsatsi eta tinko eusteko.