Txikipedia:Mohini Bhardwaj
Mohini Bhardwaj 1978ko irailaren 29an jaio zen eta gimnasta artistiko estatubatuar erretiratua da. Horrez gain, AEBetako Gymnastics Hall of Fame-ko kidea da.
Biografia
aldatuPhiladelphian jaio zen, 1978an, eta neba gazteago bat du. Cinccinatin gimnasia ikasten hasi zen, lau urterekin. 13 urterekin, Orlandora joan zen Brown’s Gymnastics-en entrenatzeko.
Zaila izan zitzaion NCAAn sartzea, bere ospe txarra zela eta. Baina Valorie Kondos-ek, UCLA Bruins taldeko entrenatzaileak, beka oso bat eskaini zion. UCLA Bruins-en egon zen denboran, 11 All-American ohore eta 23 bakarkako titulu irabazi zituen.
Emaitza Garrantzitsuak
aldatu- 2004 Olinpiar jokoak: Lurreko ariketa, 6. postua
- 2001 Honda sports award
- 2001 NCAA lehen taldea, 1. postua, lurreko ariketa.
- 2000 NCAA lehen taldea, 2. postua, ariketa orokorra.