Txikipedia:Mikroskopio elektroniko

Transmisiozko mikroskopio elektroniko (TEM) baten marrazkia

Mikroskopio elektronikoak fotoien (argi normalaren) ordez elektroiak erabiltzen dituzten mikroskopioak dira; objektu oso txikien irudiak sor ditzakete, mikroskopio optikoek lortzen dituztenak baino 5.100 aldiz handiagoak.

Argazkikoa bezalako mikroskopio elektroniko batek kanoi elektroniko batek sortutako elektroi-sorta baten bidez funtzionatzen du. Elektroiak korronte elektriko altu batek azeleratu eta foku estu bat sortzera bultzatzen ditu leiar magnetikoen bidez (hau guztia airerik gabeko ganbera batean, airea osatzen duten gasen molekulek elektroiak xurgatzen baitituzte).

Elektroi izpi batek (fokuak), handiagotua ikusi nahi dugun lagina zeharkatzen du. Handiagotzea leiar magnetiko batzuek egiten dute, argazki plaka batean edota elektroien talkarekiko sentikorra den pantaila batean irudi bat sortuz, gero sortutako irudia ordenagailuaren pantailara igarotzen delarik.

Inurri bat mikroskopio elektroniko batetik ikusita

Mikoroskopio elektronikoak koloreari buruzko informaziorik ez duten irudiak sortzen dituzte, kolorea argiaren ezaugarrietako bat baita eta ezin baita elektroien bidez hau irudikatu. Hala ere, irudiak behin aterata koloreztatu egin daitezke, ordenagailu bidezko ukitu digitalaren teknikak aplikatuz.

Iturria

aldatu