Txikipedia:Michelle Pfeiffer

Michelle 2007. urtean

Michelle Pfeiffer aktore estatubatuarra da. Kalifornian jaio zen, Santa Anan, 1958ko apirilaren 29an.

Arrakasta aldatu

 
Michellen plaka Hollywoodeko pasealekuan

1980 eta 1990 hamarkadetan Hollywoodeko aktoresa arrakastatsuenetariko bat izan zen eta izarren pasealekuan bere izenean plaka bat jarri zuten.

Sariak aldatu

Izan ere, sari ugari jaso ditu; Primetime Emmy saria, BAFTA saria, urrezko puxika bat… Horrez gain, 3 oscar nominazio ditu.

Ibilbide profesionala aldatu

Pfeifferrek 1978an egin zuen debuta zineman serie bateko kapitulu batean (Fantasy island), eta arreta bereganatu zuen Grease 2 (1982) eta Scarface (1983) filmetan egindako aktuazioengatik. The Witches of Eastwick (1987) lanagatik ospea lortu ondoren, izar nagusi bihurtu zen. Adituen ustez, honako hiru hauek dira bere pelikula hoberenak: Scarface, Malefica eta “The fabulous baker boys”. Guztira, 50 pelikula baino gehiagotan parte hartu du eta aktore moldaerraztzat hartzen baitute.