👶
Jaiotza
1967
Coruña
🔨
Lanbidea
abeslari
📷
Argazkiak
ikusi
Mercedes Peón

Mercedes Peón (Oza dos Ríos, Coruña, 1967) abeslari galiziarra da,XXI. mendeko ahotsik ezagunenetakoa Galizian. Folk musika egiten du eta galizieraz abesten du.

Biogrfia aldatu

13 urte zituela Costa da Morteko pandereteirak entzun zituen eta 17 urterekin Galiziako herrietan barna ibili zen musika tradizionala ezagutu, gorde eta hurrengo belaunaldiei transmititu asmotan. Xacarandaina folk elkartean sartu zen eta 17 urtetan zehar Galiziako musika eta dantza tradizionalak irakasten aritu zen, hala udal eskoletan, nola Galiziako telebistan eta Europako hainbat unibertsitatetan ere bai. Abesti ezagunena Marreas vivas izena du.

Diskografia aldatu

  • Isué (2000, Resistencia)
  • Ajrú (2003, Discmedi)
  • Sihá (2007, Discmedi)
  • Sós (2010, Do Fol)
  • Déixaas (2018, Altafonte)