Txikipedia:Max Planck

Max Plank 1858an jaio zen, Alemanian. Max  fisiko oso famatu bat izan zen mundu osorako eta batez ere Alemaniarentzat. Munichen eta Berlinen ikasi  zuen. Bere anaia Hugo Plank zen, bere aita Wihelm Von Planck eta  beraiek asko lagundu zioten Maxi.  

Max Planck bere logelan.
Max Planck txapona

Hasieran termodinamikari buruzko ikerketak egin zituen batez ere, Boltzmannen ikerketak jarraituz. Gorputz beltzen neurketa termikoan energiaren banaketa espektrala teorikoki argitzeko egin zituen esperimentuen ondorioz, energiaren jarraitutasun ezaren hipotesia azaldu eta quantumak definitu zituen (1900). Teoria hori da fisika modernoaren oinarrizko hipotesietako bat. 1918an Fisikako Nobel saria eman zioten .