👶
Jaiotza
1844ko maiatzaren 22a
Allegheny (en) Itzuli
💀
Heriotza
1926ko ekainaren 14a
Le Mesnil-Théribus
🔨
Lanbidea
margolari
📷
Argazkiak
ikusi

Mary Stevesson Cassatt Pennsylvania, Ameriketako Estatu Batuak, 1844ko maiatzaren 22a, Chateau de Beaufresne, Frantzia, 1926ko ekainaren 14a) margolari estatubatuar bat izan zen.

Biografia aldatu

 
MARY CASSATT

Pennsylvaniako Estatuko Allegheny herrian jaio zen 1844ko maiatzaren 22an eta Parisetik gertu hil zen 1926ko ekainaren 14an. Familia dirudun batean hazi zen non heziketa ezer baino garrantzitsuagoa zen eta bidaiatzeko joera handia zuten.

Bere aitaren salerosketei esker, oso txikia zela bost urte pasa zituen Europan eta hiriburu nagusiak bisitatu zituen, esaterako, Londres, Paris eta Berlin. Denboraldi horretan hizkuntzak ikasi zituen eta bere lehenengo musika eta marrazketa klaseak jaso zituen.

Nahiz eta bere gurasoek baimena ez eman, hamabost urte betetzean, Pennsylvaniako Arte Ederren Akademian hasi zen margolan klaseak ikasten 4 urtetan zehar (1861-1865).

1870eko udaren amaiera frantziar-prusiar gerra hasi zenean, Estatu Batuetara itzuli zen eta bere familiarekin bizitzen hasi zen berriro ere, Altoonan. Bera aitak, ez zituen bere ikasketak oraindik onartu, horregatik bakarrik bere oinarrizko beharrak finantzatzen zituen bere material artistikoekin batera, hauek lortzea oso zaila baitzen.

Bi koadro erakutsi zituen New Yorkeko galeria batean eta zenbait goraipamen jaso zituen baina eroslerik ez zuen eduki. Chicagon zenbait margolan galdu zituen 1871ko sutean. Ezer margotu gabe (bere begi lausotasuna zela eta), bere gurasoen etxean hil egin zen 1926. urtean, eta bere gorpua Le Mesnil-Théribus mausoleoan dago gaur egun.

Galeria (Artelanak) aldatu

-Madame sisley (1873)

-Palkoan (1879)

-Lidia besoak makurtuta, palkoan jesarrita (1879)

-Lilak leihoan (1879)

-Miss Mary Ellison (1880)

-Umeak hondartzan (1884)

-Neskatoa latozko kapelarekin (1884)

-Amatasuna (1890) pastel

-Umezaina haur bati irakurtzen (1895), pastel

-Gerriko arrosa (1898), pastel

-Jules eta ama (1900)

-Berdez jantzitako gaztea, aire zabal eguzkitsuan (1914)

-Barren egokia, c a. (1890)9