Txikipedia:Marta Vieira da Silva

Marta Vieira da Silva, 37 urteko emazte gazte brasildarra da. 1986ko otsailaren 19an sortu zen. Orlando Pride taldeko futbolaria da. Brasildar emakume eta gizon futbolarien artean, gol gehien lortu dituen zango baloi jokolaria da.

Ibilbide profesionala aldatu

 
Emazte futbolari famatua

Txikidanik, Martak futbolan jokatzea maite zuen, baina bere ingurukoek bere gaitasunak ez zituzten ikusten. Jendeek ez zuten onartzen neska bat mutiko bat baino hobeki aritzen ahal zela. Baina kritikei ez zien kasu egin eta bere bidea segitu zuen. Gaur egun, amestu duen tokian aurkitzen da.

Martak, bere ibilbide profesionala 2003an hasi zuen eta Umea IK suediar taldeari esker, Europan eta zango baloiko munduan ezagutua izan zen. 2007ko irailaren 27an, emazteen munduko zango baloi txapelketan parte hartu zuen eta 2009an Estatu Batuetako Los Angeles Sol taldean sartu zen. Orain, Orlando Pride taldeko futbolari bat da.

FIFAk sei aldiz urteko futbolari azkarrena izateko izendatu du; futbolari hoberena bezala aipatua da eta gol gehien sartu dituen emaztea da. 2009an, 109 gol sartu zituen.

Bizi pertsonala aldatu

Martak hiru anai-arreba baditu, José, Valdir eta Angela, eta bere gurasoak Aldario eta Tereza dira. Portugesa, suediarra eta ingelesa hitz egiteko gaitasuna du. Txikidanik Cristiano Ronaldo, Ronaldinho eta Rivaldo dira bere idoloak. Orlando Pride zango baloiaren taldean ari den Toni Deion Pressley futbolariarekin ezkondua da.[1]

Erreferientziak aldatu

  1. Marta Vieira da Silva. 2023-02-23 (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).