👶
Jaiotza
1962ko irailaren 9a
Bilbo
🔨
Lanbidea
matematikari
📷
Argazkiak
ikusi

Marta Macho Bilbokoa da eta 1962 ko Irailaren 9 an jaio zen (58 urte), matematikaria eta zientzia dibulgatzailea da.

Marta Machoren irudia
Marta Machoren irudia

Geometria eta Topologia irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Foliazioen Teoria Geometrikoan eta Geometria ez abeldarrean aditua da. Kultura Zientifikoko Katedrako Mujeres con Ciencia espazio digitalaren editore ere bada, eta lan honengatik sari batzuk jaso ditu.

Sariak

aldatu

2024ko Zirgari saria

2016ko Berdintasunerako Emakunde Saria.

2015 Premio Igualdad de la Universidad de Alicante.

2015 Medalla de la Real Sociedad Matemática Española.

2016 Premio Emakunde a la Igualdad.

2019 Ilustre de Bilbao, por su labor como divulgadora científica y por visibilizar el papel de las mujeres en la ciencia.

2021 Finalista en la VII Edición del Premio Avanzadoras [1]

Ikasketak eta ibilbidea

aldatu

       Matematikan lizentziatu zen 1985. urtean Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikasketok amaitu orduko irakasle kolaboratzaile bezala kontratatu zuen Matematika Sailak. 1987. urtean Gilbert Hector doktorearekin lanean hasi zen Lyongo Claude Bernard unibertsitatean. Unibertsitate horretan egin zuen tesia, 'Isomorphisme de Thom pour les feuilletages presque sans holonomie', 1996. urtean doktore titulua lortuz. Egun Geometria eta Topologia Irakasle Agregatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere ikerketa gaien artean, Foliazioen Teoria Geometrikoa da aipatzekoa.

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultatean Matematika Graduko Topologia eta Topologia Sakontze (hirugarren eta laugarren mailak) ikasgaietan irakasle da. Horretaz gain, unibertsitate berean Modelizazioa eta Ikerkuntza Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa Unibertsitate Masterrean Topologia Aljebraikoa irakasgaian ere bada irakasle. EHUko Bizkaiko Esperientzia Geletan Matematika eguneroko bizitzan: gizartea eta kultura hautazko ikasgaia ere irakasten du. 2007tik ECSING ikertaldean dihardu geometriaz eta topologiaz.

Lankidetza handia eskatzen duen jardunbidea da zientzia, eta, normalean, ikerketa bat aurrera ateratzeko, jende asko egon da horren inguruan lanean: andre zein gizon. Eta, nire ustez, zientziaren historia kontatzean andre eta gizon horiek guztiak hartu behar dira aintzat. (Marta Macho Stadler)[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. Santamarina-Macho, Carlos. (2019-11). «Wikipedia como recurso para la alfabetización mediática arquitectónica» JIDA: 83.  doi:10.5821/jida.2019.8270. ISSN 2462-571X. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  2. «Beste begirada bat: andrazkoena» Berria 2015-04-26 (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).