NASAren Rover ibilailua, 3D irudi interaktiboa.

Mars Exploration Rover izenekoak Marte planetaren gainazala esploratu zuten robot ibilgailuak izan ziren. Rover horietako bakoitzaren misioa zientzialariei laguntzea zen, planetan noizbait urik egon zen edo ez ikertzen. Gainera, planetan bizitza egon izan dela adieraziko luketen zeinuak ere bilatzen zituzten.

Estatu Batuetako Aeronautika eta Espazioaren Agentzia Nazionalak (NASA) Spirit eta Opportunity izeneko rover ibilgailu bikiak diseinatu eta eraiki zituen. Spirit 2010eko ekainaren 10ean bidali zuen NASAk espaziora. Opportunity, ordea, urte bereko uztailaren 7an. Spirit 2004ko urtarrilaren 3an iritsi zen Martera. Hiru aste geroago heldu zen Opportunity, planetaren aurkako aldera. Rover horiek sei gurpil zituzten, norabide askotan mugitzeko aukera ematen zietenak. Horretaz gain, kamerak zituzten, bait eta beste tresna batzuk ere planetaren arrokak, zorua eta hautsa ikertzeko.

Zientzialariek Lurretik aginduak bidaltzen zizkieten robotei, nora joan eta zer egin esanez. Roverren kamerei esker ikusten zuten zientzialariek horien ibilbidea, eta horrela agintzen zieten nora joan. Ibilgailuen eta zientzialarien arteko seinale-trukea ordenagailu bidez eta Lur planetan dauden antena erraldoi batzuen bidez egiten zen. Hasiera, robotak 90 egunez irauteko diseinatuta zeuden. Hala ere, misioa luzatzea erabaki zuten, oso ondo lan egiten ari zirelako. Lurretik idalitako aginduei erantzun bitartean luzatu zen Spirit eta Opportunityren misioa; Lurretik jasotako aginduei erantzuteari utzi ziotenean, ordea, bukatutzat eman zuen NASAk misioa: Spiritek 2010ean bidali zuen azken seinalea; Opportunityk 2018ra arte funtzionatu zuen. 2019ko otsailean bukatu zen ofizialki Opportunityren misioa.