Wikipe-tan pertsonaia, manga estilokoa.

Manga hitzak komikia esan nahi du japonieraz. Japoniatik kanpoko herrientzat, Manga, Japoniako komikiak dira. Askotan, Manga serie batek arrakasta handia duenean anime bihurtzen da, hau da, marrazki bizidunak egiten dituzte.

Mangaren estiloa aldatu

 
Manga bat irakurtzeko ordena egokia.

Istorioa kontatzeko era mendebaldeko komikitik desberdina da. Biñetak eta orrialdeak eskuinetik ezkerrera irakurtzen dira.

1960ko hamarkadatik aurrera, askotan, pertsonaiak begi handiekin marrazten dituzte, Osamu Tezuka marrazkilaria horrela marrazten hasi zelako, Disneyren marrazkien antzera.

Manga Japoniatik kanpo aldatu

Hizkuntza askotara eta herrialde anitzetan itzuli da manga; famatuenetakoak Dragoi Bola, Saint Seiya, Pokemon, Naruto, Digimon eta beste dira.

Euskal Herrian ez da oraindik euskarazko mangarik argitaratu. Hego Euskal Herrian gaztelaniaz eta Ipar Euskal Herrian frantsesez bai saltzen da manga.

Manga motak aldatu

Irakurlearen arabera aldatu

  • Kodomo manga (umeei zuzendua)
  • Shōnen manga (mutiko nerabeei zuzendua)
  • Shōjo manga (neskato nerabeei zuzendua)
  • Seinen manga (gizon gazte eta helduei zuzendua)
  • Josei manga (emakume gazte eta helduei zuzendua)