Mandarina zukua

Mandarina garrazki espezietako fruitu bat da, mandarinondo zuhaitzekoa. Hesperidio familiako fruitua da, eta bere bulba zukudun lakain ugariz osatua dago, eta C bitamina dauka.

Ezaugarriak aldatu

Laranja fruituaren antza gehien duen garrazkia da. Laranja baina txikiagoa da eta zaporetsuagoa. Mandarina-azala kentzeko errazagoa izaten da, gainera proportzioan laranjak baina pitin bat azidotasun gutxiago eta azukre kopuru handiagoa du.

Munduan aldatu

Asian jatorria du, eta bere izena antzinako Txinako mandarin funtzionarioen jantzi koloretsuei zor diola uste da. Gaur egun munduko mandarina ekoizle handienak Txina, Espainia, Brasil, Japonia eta Maroko dira.

Irudiak aldatu